Noizbait PowerPoit baten mp3 formatuko abesti bat txertatu nahi izan baduzue, litekeena da neuk izan dudan arazo honekin topo izatea.
Microsofteko jendeari belarrietatik tiratu beharko litzaieke. Nola ote da posible, gaur egun ondorengo egoera hau:
Neure aurkezpen polita bukatzear nago eta guztiz borobiltzeko asko gustatzen zaidan abesti bat txertatuko diot. Ba honek irteeratik arazobat suposatzen du: Aurkezpena norbaiti bidali nahi badiot, abestia beste artxibo batean bidali behar da, bestela jasotzaileak mutu jasoko du aurkezpena.
Horretarako Powerpointek bere irtenbidea ematen dio. Soinua aurkezpenean txertatu behar da, baina kontuz. Aurrezarrita datorren txertatu daitezkeen gehienezko artxiboen tamaina (gaur egun, 2012. urtean) 100kb da, bai, ez dago akatzik: 100kb. Eskerrak tamaina aldatu daitekeela eta gure soinu artxiboa behar besteko tamaina eman.
Orain bigarren arazoa (de no creer) soinu artxiboa txertatu ahal izateko .wav formatuan egon behar du. Aber, Microsofteko programadore taldea, stereo kaliate normala daukan 5 minutuko mp3 artxibo batek +/- 8MBko tamaina dauka. Artxibo berdina, derrigor erabili behar den .wav formatuan jarrita +/- 50MBko tamaina dauka. EZ DA ERABILGARRIA.
Hau konpontzeko CDex programa dago. Nahi dugun Mp3 artxiboari .wav burukoa jartzen dio. Horrela Powerpointek wav artxiboa ela uste du eta tamainaren aldetik aurrezpen itzela daukagu.
Hala ere kontuz. Mp3 formatuan dagoenean musika beste soinu efektuekin batera erreproduzitzen da. Wav formatuan egoterakoan ezin da besteekin batera jarri. Musika gu nahi dugun tokian hasiko da (normalean aurkezpenaren hasieratik), baina aurkezpena hurrengo soinu efektura heltzen denean, musika geldituko da eta ez da berriro martxan jarriko.
Dana batera nahi izatekotan, mp3a mantendu behar dugu eta gero artxiboa aurkezpenarekin mantendu.
Microsfteko lagunak, mesedez konpodu egizue hau (beharbada 2010/2013 bertsioetan badago, baina 2007rarte behintzat ez)
