Jarduera honetarako asko pentsatzerik ez dut behar izan. Jadanik gelarako programaturik geneukan lana erabili dut. Lana entregatzeko hori bai, askoz txukunago antolatu dut dena.
5. mailarako eta ingurunearen ezaguerako arlorako unitate didaktiko bat da jarduera honetarako proposatu dudana. Gaia "animaliak" da eta unitate honetarako erabili diren IKT tresnak honako hauek izan dira:
Smart Notebook arbel digitaleko aplikazioa, eguneroko lana bideratzeko
Prezi aurkezpen interaktiboak egiteko web tresna.
Glogster poster digitalak egiteko tresna
Symbaloo estekak biltzeko web orria
Hauek lehenagotik komentaturik dauzkagunez ez nahiz gehiago luzatuko.
Hona hemen jarduera osoa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario