Jarduera honetan talde lana egin dugu Nagore Arozteguik, Maria Isabel Iriondok eta hirurok.
Jarduera honetan gizarte sareei buruzko hausnarketa egin behar genuen eta lortutako emaitzak Google Site batean aurkeztu.
Gutxienez hiru gauza ikasi ditut jarduera honetan:
1. Lantaldeko kide guztiak fisikoki batera daudenean lan egitea batzutan ez bada erraza, elkarrekin ez daudenean zailtasuna exponentzialki hazten da. Hala ere lortu dugu lana aurrera eramatea.
2.Google Site bat zelan sortzen den, zelan kudeatu eta ematen dituen aukeren zati bat erabiltzen. Oso interesgarria iruditu zait zein erraz sortu daitekeen web orri bat (domeñuan google beti edukitzea ez zait gustatzen, baina seguru ere zelan konpondu topatuko dut nonbaiten).
3. Interneten gaur egun sortzen ari diren sare sozial kantitate itzela, (hainbeste dira, non ezinezkoa egiten da guztiei aztarna jarraitzea) asko daude, bakoitza erabiltzaile mota bati zuzendua.
Berez ni neu sare baten kidea nintzela be konturatu barik nenbilen. Aspalditik furgoneten inguruko Furgovw foroan nabil.
Lan hau hasi eta, danba! derrepentean, Facebook eta Twitterren itzal luzea mugitu egiten da eta hara non azpitik ehundaka gizarte sare berri agertzen zaizkidan!
Bukatzeko hau da guk egindako web orria:
https://sites.google.com/site/iktproiektua2/
No hay comentarios:
Publicar un comentario