Gaur Proiektuaren bigarren zatiarekin bukatu dut (blog honetako Proiektua atalean ikus daiteke).
Uste dut lanaren magnitudea eskuetatik joan zaidala, eta interbentzio proiektu txiki bat egin ordez (Google Drive eskolan txertatu), eskolako IKTen inguruko proiektu osoa hartu dut eskuetan.
Honek alde onak eta txarrak baditu.
Alde batetik onak: Ez dakit eskolan zenbat denbora gehiago egongo naizen, baina nire atzetik datorren IKT dinamizatzaileak bere lanari nondik hartzerik izango du. Behintzat niretzat oso lagungarria izan da eskolako benetako egoera zein den egiaztatzeko balio izan dit. Ez hori bakarrik, proiektua gauzatzeko eman ditudan orduetan hainbat aplikazio berri joan naiz ezagutzen (batzuk nire bizitza pertsonalerako, beste batzuk eskolan gela barruan lan egiteko). Nahiko aberazgarria izaten ari dela uste dut.
Orain alde txarrak.
Proiektu hau, naiz eta benetakoa ematen duen, experimentu teoriko bat baino ez da, eta teorikoa den heinean, horretan geratzeko arriskua dauka. Ikastaroa bukatu eta tiradera baten barruan gera daiteke egindako lan guztia.
Dagoeneko proiektuaren ardatz nagusiak zuzendariari aurkeztu dizkiot eta puntu gehienekin ados dago. Ikasturteko plangintzan hainbat helburu sartuko dira aurten (eta hori bada zerbait) baina susmo txarra hartzen ari diot proiektu honen etorkizunari.
Ikusiko dugu non bukatzen den hau guztia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario